Familiek kalean euskaraz jolas egiteko egitasmoa Ordizian
Hiru eta bost urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat “Zibi-Zabu” egitasmoa jarriko du martxan Urtxintxa Eskolak Ordizian. Bihar hasi eta ekainaren 4, 11, eta 18an 17:00etatik 18:00etara txikiek helduekin euskaraz jolasteko saioak egingo dituzte. Egitasmoaren helburua da familiei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea eta euskararen inguruan biltzeko guneak sortzea. Eguraldi ona denean Lukusain plazan egingo da, euriarekin Plaza Nagusian. Gutxieneko parte hartzaile kopurua 5 haurrekoa izango da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek, gainera, senide heldu batekin joan beharko dute.













