
Euskal Herriko, Kataluniako, Frantziako eta Espainiako hamahiru talde ari dira Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby torneoan parte hartzen. Goizean zehar kanporaketa fasea jokatzen ari dira bi tokitan banatuta; batzuk Ordiziako Altamira zelaian eta besteak Beasaingo Loinatzen. Dagoeneko bukatuta behar dituzte lehen faseko partidak. Bazkalondoan, 14:00etan hasita, azken faseko partidak eta finala jokatuko dituzte. 16:30etik aurrera, hirugarren zatia eta sari banaketa egingo dituzte.
Haurugby torneoak bederatzigarren edizioa du aurten, eta Ordiziako gazteez gain, beste 12 talde gonbidatu dituzte. Euskal Herritik Getxoko, Hernaniko, Gasteizko eta Donibane Lohizune – Ziburuko taldeak etorri dira. Madriletik (Espainia), Sant Cugatetik (Katalunia) eta Frantziatik etorritako taldeak ere ari dira parte hartzen.