
Beasaingo Antzizar kiroldegian uda honetarako kanpaina aurkeztu dute:
Kirolaz blai!. Eskola umeen gozamenerako zein helduak sasoian jartzeko aukera zabala da aurkeztu dutena. Eskolako haurrei zuzendutako eskaintzaren barruan, eskaintza zabala dago. Hiru txandatan banatuta, kirolarekin lotutako koloniak egiteko aukera izango dute 1997tik 2009ra bitartean jaiotako guztiek. Horrez gain, zaintza eta jangela zerbitzua ere aukeran izango dute, eta igeriketa, gazte fitness eta patinetan ibiltzen ikasteko aukera ere izango dute.
Helduek ere kirolaz gozatzeko aitzakiarik ez dute izango aurtengo udan. Zaindu zaitezen zaintzen zaitugu kanpaina jarriko dute martxan Antzizarren ekainean eta uztailean. Antzizar Kiroldegiko bazkide egiten diren gazte, heldu edo adinekoei sasoian jartzeko programa doan eskainiko diete 2013ko uda kanpainan. Kiroldegiko prestatzaileak entrenamendu pertsonalizatuak prestatuko ditu eta dagokion jarduera osagarrietan parte hartzeko aukera ere eskainiko du.
Horrez gain, Padel Goierri Indor instalazioen erabilpenean beherapenak jasotzeko aukera izango dute Beasaingo Antzizar kiroldegiko bazkideek, bai pistak alokatzeko garaian, eta baita bertan bazkide egiteko ere.
Aukera osoa ikusgai dago hemen:
uda 2013 eu