Lanek Zumarragako hiriguneko zirkulazioari zuzenean eragingo diote kalea ibilgailuentzat itxiko baitute. Uztailaren 3an, Santa Isabel jaien ondoren hasiko ditu Zumarragako Udalak Filipina Uharteak kaleko eraberritze lanak. Proiektuak kalearen berritze integrala hartzen du, eta esleipena egiteko hiru enpresei gonbidapena luzatu die udalak: Lurkide Hondalanak, Mendiola Eraikuntzak eta Artzamendi Eraikuntzak.
Lazkaon, Zaldibian eta Gaintzan larunbat arratsaldean jokatu zen Goierriko I. Rallyesprinta Iker Gayoso eta Diego Fernandez bizkaitarrek osatutako taldeak irabazi du, Mitsubishi Lancer Evo IX autoarekin (29:05,200 minutu). Hiru erlojupekoetatik 2.ean eta 3.ean haiek izan dira azkarrenak; eguneko denbora onena bigarren zatian ondu zuten Gayosok eta Fernandezek, 16 kilometroko bide-zatia 9.35,400 minutuan osatuta.