Iker Gayoso eta Diego Fernandez garaile Goierriko I. Rallyesprintean, Mitsubishien arteko lehian
Lazkaon, Zaldibian eta Gaintzan larunbat arratsaldean jokatu zen Goierriko I. Rallyesprinta Iker Gayoso eta Diego Fernandez bizkaitarrek osatutako taldeak irabazi du, Mitsubishi Lancer Evo IX autoarekin (29:05,200 minutu). Hiru erlojupekoetatik 2.ean eta 3.ean haiek izan dira azkarrenak; eguneko denbora onena bigarren zatian ondu zuten Gayosok eta Fernandezek, 16 kilometroko bide-zatia 9.35,400 minutuan osatuta.
Lazkaon, Zaldibian eta Gaintzan larunbat arratsaldean jokatu zen Goierriko I. Rallyesprinta Iker Gayoso eta Diego Fernandez bizkaitarrek osatutako taldeak irabazi du, Mitsubishi Lancer Evo IX autoarekin (29:05,200 minutu). Hiru erlojupekoetatik 2.ean eta 3.ean haiek izan dira azkarrenak; eguneko denbora onena bigarren zatian ondu zuten Gayosok eta Fernandezek, 16 kilometroko bide-zatia 9.35,400 minutuan osatuta. Jon Davoz-Vicky Gorriz nafarrek lortu zuten lehenengoan scratch-a, baina bigarrenean arazo mekanikoekin denbora galdu zuten. Denera 29.23,800 minutu behar izan zuten, irabazleek bain0 18 segundo gehiago. Podiumeko hirugarren koska Joxe Labaka-Aitor Otaegi azpeitiarrek hartu zuten, Mitsubishi Evo V-arekin (30.04,500).
Iker Gayoso eta Diego Fernandez, Mitsubishi Evo IX-arekin, Gaintzara bidean./Eduardo Maturana – EAF
Bide bihurria, jaitsiera arriskutsuak (Lazkaomenditik Zaldibiarako Mirandako aldapa, batez ere), eta euriak bustitako zorua izan zituzten gidariek. Denera 67 talde irten ziren. Hiru modalitatetan jokatu zen rallyesrinta: abiaduran (31k bukatu zuten, 46tik), Formula Librean (Iban Lopez-Lander Mella irabazle, Renault 5 GT Turbo batekin), eta Sport Erregulartasunean (13 partaide, Manu Bilbao-Jose Luis Ruiz de Egino irabazle, Porsche 911 SC batekin). Denera 19 taldek utzi zuten proba, bukatu aurretik.
Istripu larria izan zuten Gaizka Lopez de Muniain eta Diego Lafuente arabarrek (Clio Williams) bigarren erlojupekoan. Lazkaomenditik behera, bidetik irten, airean hiru itzuli eman, eta errepide azpiko sail batera erori ziren. Lafuente gidariondokoa DYAren erreskate taldekoek atera behar izan zuten. Biak Zumarragako Ospitalera eraman zituzten. Gidariak senda-agiria jaso du, baina kopilotoa Gasteizera eraman zuten, lepoko lesioekin. Antza denez, orno bat pitzatuta du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.