
Larunbatean jokatu zen IX. Haurugby lehiaketa Ordiziako Altamira eta Beasaingo Loinaz zelaian. 14 eta 15 urteko gaztetxoz osaturiko nazioarteko hainbat talde aritu ziren lehian. Goizean egin zuten lehen fasea, arratsaldean bigarrena eta lehenbiziko bi onenen arteko finala jokatu zuten jarraian Ordizian. Lehiaketan garaile Lapurdiko Inthalatz Larresoro taldea izan zen. Gainera, torneoko jokalari onenaren saria ere talde bereko Maxim Almagnacek eskuratu zuen. Goierriko gazteen Garabi Ordizia taldeak zortzigarren postuan amaitu zuen lehiaketa. Sari banaketaren ondoren, giro onean eman zuten hirugarren denbora Otegi-Enean.
Haurugby torneoaren bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa eta, beste urtez bate, nazioarteko puntako taldeak elkartu ditu. Euskal Herritik Getxoko, Hernaniko, Gasteizko eta Donibane Lohizune-Ziburuko taldeak etorri ziren. Madriletik, Kataluniatik eta Frantziatik iritsitakoak ere aritu ziren.