Santa Isabel jaien ondoren Filipina Uharteak kalea eraberritzen hasiko dira
Lanek Zumarragako hiriguneko zirkulazioari zuzenean eragingo diote kalea ibilgailuentzat itxiko baitute. Uztailaren 3an, Santa Isabel jaien ondoren hasiko ditu Zumarragako Udalak Filipina Uharteak kaleko eraberritze lanak. Proiektuak kalearen berritze integrala hartzen du, eta esleipena egiteko hiru enpresei gonbidapena luzatu die udalak: Lurkide Hondalanak, Mendiola Eraikuntzak eta Artzamendi Eraikuntzak.













