Afizionatuen Euskadiko txapelketa Ataunen jokatuko da, etzi
Ataunen Euskadiko txirrindulari txapelketa izango dute, etzi, eliteko eta 23 urtez azpiko amateurrek. 49. Ataun San Martin proba 09:30ean hasiko da. 136,2 kilometroko ibilbidea du.
San Martinen hasi eta bukatuko da. Helmuga 12:55a aldera izango da. Lehenik Lazkaotik joan-etorria egin, ondoren Amezketaraino bira egin, eta Aiatik gora Urkillaga igoko dute. Atzera Amezketara, orduan Abaltzisketa igotzeko. Bukatu aurretik berriz Urkillaga igo beharko dute.
28 taldetako 256 ziklista daude izena emanda. Lehiatzen izango da Goierriko Ikolan-Lanldi taldea ere. Ataunen hirugarren aldia da Euskadiko txapelketa jokatzen dena, 2006 eta 2009koen ostean.