Arcelorren aurreakordioa sinatu dute bi aldeek
Arcelor Mittalen Olaberriko lantegiko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak aurreakordio bat lortu dute. Enpresako ituna negoziatzen aritu dira, eta aurreko astearen bukaeran izenpetu zuten adostasuna. Batzordeko afiliatu gabeko langile ordezkariek eta CCOOkoek onartu dute. Ez dute edukirik aurreratu.
Orain, Olaberriko Arcelorreko langileek asanbladetan berretsi beharko dituzte aurreakordioaren baldintzak, datorren astean zehar. Emaitza ekainaren 17an jakinaraziko dute.