Erremonte partidak gaur Lazkaoko kiroldegian
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegian erremonteko jaialdia izango da, gaur, bi partidarekin. Lehenengo, Etxeberri IV.a-Agirrezabalak eta Etxabe IIa.-Barrenetxeak jokatuko dute. Gero, Zeberio II.a-Zubizarreta eta Matxin III.a-Jon ariko dira. Sarrera doan da. Jaialdia 22:30ean hasiko da, eta Gipuzkoako Saria–IV. Erremonte Kopakoak dira partidak. Erremontea ohiko frontoietatik atera eta pilota mota horren «ikusgarritasuna» zabaldu nahi dute, Lazkaoko eta antzeko jaialdiekin.