«Gure bizitzarako ezinbestekoa izan arren, euria gorroto dut»
Ingeniari teknikoa da Txemari Garmendia, Txindoki institutuko irakaslea (Lazkao, 1964). Lazkao Kirol Elkarteko zuzendaritzako kidea da eta, batez ere, Realzale sutsua.
Reala Txapeldunen Ligan, nola ospatu duzu?
Seme-alabekin, batez ere ni bezain forofoa den Aratz semearekin.
Futbol jokalari bat.
Arkonada.
Ahaztuko ez duzun partidua.
1987an, Realak Zaragozan irabazitako Kopa .
Zaletasun bat.
Zinea, liburuak irakurtzea…
Liburu bat.
La sonrisa etrusca, Jose Luis Sampedrorena.
Musika talde bat.
Eagles, Silvio Rodriguez…
Abesti bat.
Xtremeren More than words.
Janari bat.
Arrautza frijituak, patata frijituak eta txorizo mutur bat, letxuga pixka batekin.
Edari bat.
Ardo beltza
Oporretarako leku bat.
Itsasoa eta mendia eskura duen edozein toki.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Hiru seme alaben jaioteguna eta Realak aurreneko liga irabazi zueneko eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire jendearen gertutasuna sentitzea bezalako oparirik ez dago.
Gorroto duzuna.
Gure bizitzarako ezinbestekoa izan arren, euria gorroto dut.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Herriko alkate bazina…
Ez dut agintzeko balio.
Lazkaon biziko ez bazina…
Lazkaon baino hobe… inon ez.