Goizeko 09:30ean hasi da, Urretxun, eliteko eta 23 urtez azpiko txirrindulari amateurren Gipuzkoako txapelketa, Kutxabank Sari Nagusia. Eguraldi narratsa dute ziklistek. 107,9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Helmugaratzea 12:10 inguruan da, Urretxuko Labeaga kalean.
Azkoitiaraino joan-etorria egin dute lehendabizi, eta jarraian lasterketako zati gogorrenari ekin diote. Atagoiti mendatea bi aldiz igoko dute, Legazpiko Motxorro aldetik. Urretxu-Legazpi-Atagoiti-Ormaiztegi-Santa Luzia-Urretxu zirkuitua bi aldiz egingo dute.
Bihar Euskadiko txapelketa jokatuko da, eliteko eta 23 urtepeko afizionatuentzat, Ataun San Martin proban.
![Txirrindulariak Ormaiztegin. Bi ziklista ihes eginda zihoazen, tropelareiko 2:30 eta 1:20 minutuko aldearekin./Aimar Maiz](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/06/pnga_erakutsi-214.gif)
Txirrindulariak Ormaiztegin. Bi ziklista ihes eginda zihoazen, tropelareiko 2:30 eta 1:20 minutuko aldearekin./Aimar Maiz