(Berria.info) "Demokraziaren oinarrizko printzipio baten alde, aldarrikapen prepolitikoa delako" erabakitzeko eskubidearen alde hainbat lagun bildu dira gaur goizean 11:30ean Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpenean, Irungo Ficoban (Gipuzkoa). Euskal Herria nazioa dela esan dute, eta erabakitzeko eskubidea euskal herritarrei dagokiela, euskal herritar soilik sentitu, espainiar edo frantziar sentitu, edo munduko beste edozein naziotako kide sentitu.