Alkartasuna Lizeoaren eguna ospatzen ari dira Beasainen
Alkartasuna Lizeoa ikastetxeko gurasoek eta ikasleek festa-eguna dute, gaur. Beasaingo Gernika paselakuko frontoian elkartu dira goizean, jolasak egin, puzgarrietan ibili, eta eskolako komunitatearen urteroko jai eguna ospatzeko. Taberna ere jarri dute, pintxoak eta edaria saltzeko. Giza-futbolin erraldoia jarri dute, haurrentzat. Eguerdian dantzaokea egin dute, eta 14:00etan bazkaria egitekoak dira, Loinazko San Martin plazaren azpian. 17:00etan Jon Tirapurekin erromeria izango da.