Goi tentsioko linearen aurkako martxan ez dute kanpaldirik egingo
Goierriko hainbat herritako gazteek gaurko antolatuta zeukaten goi tentsioko Deikaztelu-Itsaso linea proiektuaren aurkako ekitaldietan aldaketak izan dira, eguraldi euritsuagatik. Gauean Barbarin (Zerain) kanpaldia egiteko asmoa zuten, baina ez dute egingo, Autopista Elektrikorik Ez plataformako kideek esan dutenez. Martxa eguerdian zen hastekoa Gabirian. Azkenean, goizeko bederatziak inguruan Seguratik abiatu dira hango gazte batzuk. Bidean Zeraingo gazteak batuko zaizkie. Barbarira joan-etorria egingo dute, gaur bertan.
Bestetik, Autopista Elektrikorik Ez plataformak 11:30ean prentsaurrekoa zuen egitekoa Donostian, gaur. Herri galdeketaren xehetasunak jakinaraziko dituzte. Espainiako Gobernuak proiektua onartu duela ere aipatu dute, gaur goizean.