Eskola txikiek etorkizun handia dutela erakutsi dute
Olaberrian atzo ospatu zuten Gipuzkoako Eskola Txikien 26. eguna. Herrialdeko 26 herri eta auzotako jendea bildu zen festara, ‘Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik’ lelopean egin dena, beste behin. Eskola bakoitzeko haur banak mezu bat eraman du, eskolan aurrez prestatua. Denak banan-banan irakurri, puxika handi bati itsatsi, eta aireratu egin dute, “herri txikien biziraupenerako eskola txikiak garrantzitsuak” direla aldarrikatu eta mezua lau haizetara zabaltzeko.
Egun osoko festa izan zen. Goizean, hitzaldien gain, Aitor Furundarenak sortutako abestiarekin —Agustin Agirreren bertso hitzak— dantza-koreografia dantzatu zuten. Jolasak, jarduerak, eskulanak eta bestelako ekimenak izan zituzten haurrek.
Atzoko egunaren argazki batzuk (argazkilariak: antolakuntza, Mikel Albisu, Jexux Aramendi eta Aimar Maiz):