Etzi amaitzen da Ehunmiliakeko eta G2Heko izen-ematea
Etzi, ekainak 12, itxiko da aurtengo Ehunmiliak eta G2H probetan parte hartzeko epea.Dagoeneko 285 lagunetik gorak eman du izena Ehunmilak proban eta 310etik gora G2Han. Uztailaren 12, 13 eta 14ean jokatuko da aurten, probaren IV. edizioa. Eta ordurako hilabete falta bada ere, gauza asko daude jada lotuta. www.ehunmilak.com orialdean jara ikusgai daude bi ibilbideen track-ak. Ibilbidean “aldaketa gehiegirik ez» dagoela azaldu dute antolatzaileek, baina egin dituen euriteen ondorioz «martxo-apiril inguruan batez ere, luizi batzuk garbitu” behar izan dituztela azaldu dute antolatzaileek.
Ehunmiliak eta G2H probetan parte hartzen duten lasterkariek eroso aparkatu ahal izango dute Beasainen, antolakuntzak aparkaleku zerbitzu zerbitzu berezia jarriko baitu partehartzaileentzat irteera eta helmuga izango den lekutik gertu, Bernedo aparkalekuan.
Aparkalekuan aparkatu ahal izateko, ordea, partehartzaileek erreserba egin beharko dute aurrez parking@ehunmilak.com helbidean. Aparkaleku hauek partehartzaileentzako izango dira bakarrik eta baimen berezi bat beharko da horietan sartzeko.
Aparkalekua uztailaren 12ko eguerdiko 12:00etatik 14ko arratsaldeko 19:00etara egongo da erreserbatuta eta eskakizun bat eskatu beharko da ibilgailu bakoitzeko.Partehartzaileek posta bidez jasoko dituzte aparkalekuetako baimena eta eta kokapena, korrikalari akreditazioa eta lasterketako Road Book-arekin batera.
Antolatzaileak “gustura” daude, aurtne ere antolakuntza lanetan laguntzeko jendetza apuntatzen ari delako. “Aurten ere bolondresekin errekorra hautsiko dugulakoan nago” dio Mikel Valdibielso probako antzolatzaileak, eta orian arteko izen-emateak ikusita, guztira1.200 lagunetik gora izatea espero du. Uztaileko lehen astean amaituko da bolondres bezala izen emateko epea.