Kontzertu benefikoa egingo dute igandean Muruaren eta Lopezen alde
Datorren igandean Iñigo Murua eta Markel Lopez haur urretxuarrei laguntzeko kontzertua emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, bi haurren gaixotasunei aurre egiteko tratamendu garestiak ordaintzen laguntzeko aukera izango da, kontzertua zuzenean ikusteko sarrerak erosita edota zero ilarako sarrerak hartuta. Gorka Hermosa soinu jotzailea urretxuarrarekin batera Urretxuko zein Zumarragako hainbat artista igoko dira taulara.