Baserrietako elikagaiak kontsumitzeko taldea sortuko dute Lazkaon
Lazkaon kontsumo talde bat sortuko dute, baserrietako jakiak kontsumitzeko, bertako eta garaian garaiko produktuei aterabidea emateko eta jasangarritasuna bultzatzeko. Basherri sareak hitzaldia egingo du ekimena aurkezteko, bihar (asteazkena) 19:00etan udaletxean. Kontsumo taldeez jardungo dira, «non ekoiztu, nola ekoiztu, nola erosi, nork erabaki» behar den azalduz.