Lurren eta etxebizitzen udal zergak ekainean kobratuko ditu Lazkaoko Udalak
Lazkaoko Udalean ekainaren 30era arte ordaindu behar dira hiri lurren, landa lurren eta ondasun higiezinen zergak. Helbideratuta dutenei hilaren 30ean kobratuko die.
Bestetik, udal zergak eta tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituztenentzat, diru laguntza kanpaina martxan du udalak. Zaborraren, ur eta estolderiaren, hirilurren edo etxebizitzen tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko aukera dute.