Zumarragako 14 tabernek hartuko dute parte asteburuko pintxo lehiaketan
Zumarragako VI. Pintxo Lehiaketa ospatuko da asteburuan. Herriko 14 tabernek hartuko dute parte guztira: Alexander, Arkupe, Berri, Bidezar, Bordatxo, Hirukia, Iburreta, Kakueta, Kortaberri, Monterrey, Saski, Txanpon, Zelaikoa eta Ziaboga. Urtean bi lehiaketa antolatzen dituzte: Santa Isabel jaien atarian bat; eta azaroan bestea, buzkantza lehiaketaren testuinguruan.