Bake epailea eta ordezkoa hartzeko deia egin dute Olaberrian
Olaberriko Udalak abiarazi du herriko bake epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko prozedura. Kargu horietan jardun nahi dutenek hautagaitza aurkeztu behar dute udaletxean, ekainaren 22rako. Ondoren, udalbatzak aukeratuko ditu.