Beasaingo Udalak eta Fusilatuen Elkarteak hitzarmena sinatu dute
Beasaingo Udalak hitzarmen bat sinatu du gaur goizean Beasaingo Fusilatuen Elkartearekin. hitzarmen honenik, honakoa lotu dute: Batetik, oroimen historikoa finantzatzeko txartelen salmentatik lortutako 5.080 euroak Udalari ematea, eta bestetik, Udalak begi onez ikusten duela ekarpen hori egitea, Beasainen ahanzturan zegoen gaia, kalean jarritako oroigarriari esker, azaleratzea lortu dela eta herritar horiek egindako ahalegin horretatik datorren ekarpena orantzea.
Beasaingo Fusilatuen Elkarteak urtebete darama lanean 36ko gerran Beasainen fusilatuak izan zirenen bilketa eta orokorrean historia bilketa egiten. Elkarte honen harira, 2012ko ekaineko plenoan mozio bat onartu zen eta fusilatuen omenez oroigarri bat jarri zen. Oroigarri hau ordaintzeko hiru diru iturri erabili dira: Diputazioak emandako dirulaguntza, Beasaingo Udalak emandako laguntza eta herritarrek emandako bono sistema bidez lortu den laguntza.
Gaur goizean eman duten prentsaurrekoan “jendearen aportazioa eskertu” nahi izan dute elkartekoek eta alkateak. Azaroaren 10ean egin zen fusilatuen omenaldia datozen urteetan ere errepikatzeko asmoa dago, baina, data uztailak 28a finkatuko dute, egun horretan sartu baitziren faxistak Beasainen, arratsaldeko 16:00etan.