Ehun bat pertsonen parte hartzearekin egingo da aurten Armen Alardea
Iazko etenaren ondotik, Armen Alardea berreskuratu dute berriz, legazpiarrek. Hilaren 23an, San Joan bezperan, aterako da ohi bezala Urtatza auzotik. Guztira 110 bat herritarrek hartuko dute parte alardean, eskopetari, txilibitu jole, atal jole, txistulari, banderadun eta kartutxo banatzaileen artean.
Legazpiko Armen Alardea antzinatik datorren ohitura da. Burdinola elkarteak adierazitakoaren arabera, «alardearen lehenengo zantzu idatziak 1506koak dira». Urtetan irudikatu gabe egon eta gero, «1994an berreskuratu zen». Ordutik urtero antzeztu dute alardea legazpiarrek, aurreko urtera arte.
Ohitura zaharrei helduz
Iaz, bertan behera gelditu zen ekimena armak erabiltzen diren ekitaldi guztietarako neurriak zorroztu zituzten, eta azken orduan bertan behera utzi behar izan zuten ekitaldia. Izan ere, neurri horiek eskopeta eramango duen pertsona oro arma lizentzia edukitzea derrigortzen du, eta gainerakoak bala gabeko eskopetak erabiltzera. Legazpin alardean ateratzen zirenen herenak zuen soilik beharrezko baimena.
Hilaren 23an 18:00etan emango diote hasiera alardeari Urtatzan, Maiatza tabernaren parean. Parte hartuko duten bi konpainiak elkartuko dira bertan. Aurrera egin ahala, 19:30ean geldiunea egingo dute Bikuña jauregian. Ekimenarekin amaitzeko parte hartzaile guztien zenbaketa egingo dute 20:00etan, Euskal Herria plazan.