Hegialde jaietan murgilduko da etzi azkenean, inoiz baino ekintza gehiagorekin
Legazpiko Hegialde auzoko jaiak ez antolatzeko zorian egon dira aurten. Vanesa Lumbreras jai batzordeko kideak esan duenez, «jende gutxi dago lan egiteko prest». Azkenean ordea, izenik eman nahi ez duen auzoko neska baten ahaleginari esker, festak errealitate izango dira berriz, egitarauan «inoiz baino gauza gehiagorekin». Azkenean hiru laguneko taldea bildu da jaiak antolatzeko, eta lan gehiago izan duten arren, erabakiak hartzerako orduan «lana erraztu» zaiela aitortu du Lunbrerasek.
Jaiak ofizialki etzi hasiko diren arren, aurreko asteburuetan makina bat ekintza antolatu dituzte auzoan, BTT martxa, kontzertuak eta mendi paseoa, besteak beste. Ekintza gehienak, hala ere, asteburu honetan pilatuko dira, ohi bezala.
Egitarauak salgai daude
Bihar, 19.00etan hasiko dituzte jaiak txupi tazoarekin, eta igande gauerdira arte luzatuko dira. Ohiko ekintzak eta zenbait berrikuntza sartu dituzte egitarauan. Aurten, adibidez, «Marisardiñe bakarrik etorriko da Hegialdera, bidea dagoeneko ikasita baitu». Bihar gaueko gala afaria berriz kokatu dute bulebarrean, «iaz Domingo Agirreko pilotalekuan» egin zuten. Larunbateko paella-jan herrikoiari jarraipena emango diote «iaz izan zuen arrakasta ikusita».
Berrikuntzen artean, Maldanbehera elkartearekin elkarlanean antolatu dute Hegialdeko I. Goitibehera Txapelketa nabarmendu dute. Igandeko mezari dagokionez, «iazko ordu bera mantendu da, 10:30ean». Gainera, pasa den asteburuan «eguraldiagatik bertan behera» gelditu zen minimotoen erakustaldia, «behin festak igarota» egingo dutela jakinarazi dute. Festetako egitaraua ere salgai izango da txosnan nahi duenarentzat, eta festen antolaketan lagundu duten guztiei eskerrak eman dizkiete jai batzordetik.
Bihar, ostirala
- 19:00. Txupi Tazoa.
- 19:30. Txorizo eta ardo banaketa. Jarraian, bertso-triki-poteoa.
- 20:00. Doinua musika eskolako Big Band-aren kontzertua.
- 22:00. Gala afari herrikoia. Eguraldi txarra eginez gero, Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan. 00:30. Kalifornia taldearen emanaldia.
- 11:00. RC-en (gasolina eta telegidautak) erakustaldia Domingo Agirre ikastetxean.
- 11:30. Haur parkea.
- 13:00. Alaitasuna errondailaren kalejira.
- 14:00. Paella-jan herrikoia.
- 15:00. Goitibehera lehiaketako entrenamenduen hasiera.
- 15:30. Haurrentzako jolasak Sorgintxuloren eskutik.
- 14:00. Paella-jan herrikoia.
- 16:00. Hegialdeko Goitibeheren I. Txapelketa.
- 18:30. Korosti dantza taldearen emanaldia.
- 19:30. Gazta eta sagardo dastaketa.
- 21:00. Gastronomia lehiaketa.
- 00:00. Dantzaldia Azabache taldearekin.
- 07:00. Pintxo potea txosnan.
- 10:30. Meza Domingo Agirren
- 12:30. Haurren plastikozko motorren lehiaketa.
- 16:00. Mus txapelketa Goiherri jatetxean.
- 16:00. Haurrentzako eskulan tailerrak Intxausti tabernan.
- 18:00. Herri kirol erakustaldia bulebarrean.
- 20:00. Asto lasterketa.
- 00:00. Su artifizialak eta jaiak agurtzeko brindisa.