Lazkaon zapatuan irekiko dituzte kanpoko igerilekuak
Lazkaoko kanpoko igerilekuetako bainu denboraldia larunbatean hasiko da. Ordutegia 11:00etatik 20:30era izango da, aurreko urteetan baino ordu erdi gehiago iluntzean. Lehen astean, hala ere, 14:30etik 20:30era soilik zabalduko dute, hilaren 17tik 21era bitartean. Beste aldaketa bat sarrerei dagokiena izango da: San Jose aldeko atea ezingo da erabili aurten, eta sarbide nagusitik sartu ahalko da. Igerilekuko nahiz kiroldegiko bazkidetzak egiteko kanpaina ere hasi du udalak, Joxemiel Barandiaran Kiroldegian.

Lazkaoko igerilekuak, udarako prest./Aimar Maiz












