Bostehun bat pertsonen parte hartzearekin egingo da Dantzari Txiki Eguna
Hogeita hamalaugarren urtez ospatuko da datorren igandean Dantzari Txiki Eguna Urretxun. Lurra dantza taldearen ardura izan da hasieratik jaialdi hau antolatzea. Juan Luis Elgarresta, Lurrako kideak gogoratzen duenez, «hasieran aldarrikapen kutsua» zuen festa bazen ere, gaur «asko aldatu» da. Euskal folklorearen adierazpen izaten jarraitzen du egun honek, baina gehiago da «haurrek urte guztian ikasitakoa erakusteko» agertoki bat, beste ezer baino.