Iturgaitzagako biribilgune berria asfaltatzen hasi dira
Lazkaoko herrigunerako erdiko sarrera izango den Iturgaitzagako errotonda ari da itxura hartzen. Herenegun hasi ziren eraikitako zatia asfaltatzen, baita Hiribarren kaletik saihesbidera ireki duten bide berria ere. Biribilgunearen uztaiaren erdia falta da oraindik egiteko, mendi aldekoa. Saihesbidearen altuera gutxitu behar dute, bestetik.