Lazkaoko kiroldegian bazkidetzak berritzea
Joxemiel Barandiaran Kiroldegian ekainaren 30ean bukatuko dira kiroldegiko bazkidetza guztiak, eta berritzeari ekingo diote lehen daudenei. Sartu nahi dutenentzat ere une egokia da, baita baja eman edo ordainketa helbideratu nahi dutenentzat ere. Kuotak uztailaren 2an kobratuko dizkiete helbideratuta dituztenei. Besteek, uztailaren lehena baino lehen ordaindu behar dute, Kutxabanken edo Laboral Kutxan. Tarifak eta kiroldegiaren eskaintza lazkao.net webgunean kontsulta daitezke.