«Uztailean» inauguratuko du alkateak Antioko zentroa baina ez du datarik zehaztu
Antioko interpretazio zentroaren inaugurazioa atzeratu du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Hasiera batean Santa Isabel egunerako zentroa irekita egongo zela iragarri bazuen ere, hainbat baldintza tarteko inaugurazioa «uztailean» izango dela esan du, baina ez du data zehatzik aurreratu. Edozein modutan, Santa Isabel egunerako, uztailak 2, «prest dauden zerbitzuak irekiko ditugu»; zerbitzu horiek zehazki zeintzuk izango diren ere ez du esan.