Aralarko aurkikuntzak ikusteko bisita izango da larunbatean, Mujika arkeologoarekin
Aralarko parke naturaleko Parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du, larunbaterako. Aralarren azkeneko bi urtetoan egin dituzten aurkikuntzak erakutsiko ditu EHUko irakasle Jose Antonio Mujika beasaindarrak. Ondarre deritzon harantxoan eta haren ondoan 2011tik gaurdaino aurkitutako elementuak ikusteko aukera izango da. Doan da. Izena aurrez ematea komeni da (943 18 03 35, 943 67 02 49). Larunbatean 09:00etan Lizarrustin edo 10:30ean Errekabeltzeko langan egon behar da. Bi ordu iraungo du bisitak.