Metaleko hitzarmena defenda dezagun zioen pankartaren atzean ehunka lagun bildu dira gaur Ordizian, azoka egunarekin bat eginez egin duten manifestazioan. Metalgintzan aste honetarako deituriko bigarren greba eguna izan da gaurkoa. Zehazki, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta astelehenean egin zuten lehen greba eguna, gaur bigarrena eta etzi izango dute hirugarrena.
Argixao egoitzan maiatzaren 13tik greba mugagabean dauden langileen egoeraren harira bi mozio aurkeztu zituzten osoko bilkuran, eta giroa piztu zen mozioen inguruko eztabaidan. Lehenengo mozioa Bilduk aurkeztu zuen EAJren babesarekin, izan ere mozio bat udalbatzarrera eraman ahal izateko bi alderdiren babesa behar da gutxienez. Hala ere, EAJ abstenitu egin zen mozio horren bozketan. Josu Idigoras jeltzaleak bere jarrera azaltzerakoan, «hainbat ñabardura ez ditugu gure egiten» esan zuen.
Goierri kirol elkarteko saskibaloi sailak eta Eiluz gutxitu fisikoen elkarteak antolatuko dute kirol jardunaldia. Asteburuko jardunaldia ekimen ezberdinetan banatuko da. Batetik, ostiralean eta larunbatean jokatuko dira 3x3 txapelketak, «benjamin, kimu, haur eta kadete-junior mailetan». Ion Pol Agirre Goierri kirol elkarteko saskibaloi saileko arduradunak zehaztu duenez, «aurten ez da senior mailarik izango». Bihar, 17:00etatik 21:00etara jokatuko dute benjaminek eta kimuek, larunbat goizean haurrek, 10:00etatik aurrera eta arratsaldean kadete-junior mailakoek 17:00etatik 21:00etara.