Ataunen zirko eta antzerki ikuskizuna egingo dute
Ataunen sortu berri duten Hiru Txilipurditan taldeak zirkoa eta antzerkia uztartuko ditu, ekitaldi batean. Gaur, 17:00etan, Herri Antzokian erakustaldia eta festa egingo dituzte. Usurbilgo haurren antzerki taldea eta Soka zirko-antzerki instrumentaleko kideak ariko dira. Sarrera doan da.