Atez ateko zabor bilketa sistema uztailaren 4an jarriko dute martxan Seguran
Gaur arratsaldean prentsaurrekoa eman dute Seguran Azeari Andonegi Sasietako lehendakariak, Eluska Gerriko alkateak eta Ibai Telleria zinegotziak. Seguran atez ateko zabor bilketa sistema uztailaren 4an jarriko dela martxan jakinarazi dute. Materiala datorren astean banatuko dute Botikaxarren: 27an 16:00etatik 20:00etara eta 28an eta 29an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Herriguneko bizilagunei edukiontziak, poltsa konpostagarriak eta egutegia banatuko dizkiete. Landa eremuko segurarrentzat bi bilketa gune egongo dira: Madalena ondoan eta Zubiberrin.