Hiru kirol egin ahalko dira uztailean Zaldibian
Zaldibiako Udalak haurrentzat kirol jarduerak antolatu ditu, uztailerako. Piraguismoa uztailaren 8tik 12ra da; gehienez 24 lagun hartuko dituzte, bi taldetan bereizita. 3. mailatik 16 urtera artekoentzat da. Patinajekoa uztailaren 8tik 19ra da, gehienez 12 lagunekin. 2. mailatik 16 urte artekoentzat da. Azkenik, tenisa ekainaren 24tik uztailaren 5era da, 3. mailatik 16 urte bitartekoentzat