Jubilatuek afaria egingo dute San Joan bezperan
Ataungo jubilatuen Atseden Toki elkarteak afaria antolatu du, ekainaren 23rako, San Joan bezpera. 20:30ean izango da afaria (6 euro), eta gero sua ikusiko dute. Joan nahi duenak ostiralerako eman behar du izena, elkarteko iragarki oholeko orrian idatzita.