Saskibaloia eta joko integratzaileak uztartuko dituzte asteburuan Urretxun
Goierri kirol elkarteko saskibaloi sailak eta Eiluz gutxitu fisikoen elkarteak antolatuko dute kirol jardunaldia. Asteburuko jardunaldia ekimen ezberdinetan banatuko da. Batetik, ostiralean eta larunbatean jokatuko dira 3x3 txapelketak, «benjamin, kimu, haur eta kadete-junior mailetan». Ion Pol Agirre Goierri kirol elkarteko saskibaloi saileko arduradunak zehaztu duenez, «aurten ez da senior mailarik izango». Bihar, 17:00etatik 21:00etara jokatuko dute benjaminek eta kimuek, larunbat goizean haurrek, 10:00etatik aurrera eta arratsaldean kadete-junior mailakoek 17:00etatik 21:00etara.