Udalbatzarreko giroa piztu zuten Argixao egoitzako gatazkaren inguruko mozioek
Argixao egoitzan maiatzaren 13tik greba mugagabean dauden langileen egoeraren harira bi mozio aurkeztu zituzten osoko bilkuran, eta giroa piztu zen mozioen inguruko eztabaidan. Lehenengo mozioa Bilduk aurkeztu zuen EAJren babesarekin, izan ere mozio bat udalbatzarrera eraman ahal izateko bi alderdiren babesa behar da gutxienez. Hala ere, EAJ abstenitu egin zen mozio horren bozketan. Josu Idigoras jeltzaleak bere jarrera azaltzerakoan, «hainbat ñabardura ez ditugu gure egiten» esan zuen.