Zuma Hine Espainiako txapeldun laugarren aldiz
Zuma Hine talde beasaindarrak laugarren aldiz lortu du Espainiako txapela zazpiko futboleko txapelketan. Joan den larunbatean jokatu ziren partidak Getxoko (Bizkaia) Fadura kirol gunean. Espainiako herri ezberdinetatik etorritako 12 talde lehiatu ziren. Goizean aurre-fasearen ligaxka jokatuta final laurdenetara pasa zen talde beasaindarra.
Txapelketea honetaz gain, beste hainbat irabazi dituzte: Gipuzkoako txapelketa 9 aldiz irabazi dute,Iberiar txapelketa, Nazioarteko txapelketa Alemanian eta Saloun (Espainia) eta Europako txapelketa Suitzan.