Ataundik Bilbora txangoa egingo dute jubilatuek
Atseden Toki jubilatu elkarteak Bilbora egun bateko irteera antolatu du. Ekainaren 27an joango dira, 08:30ean. Alhondiga ikusi eta Nerbioi ibaian ontzian ibiliko dira. 21:00etan itzuliko dira. Bazkideen prezioa 35 euro da, besteena 40. Izena gaur edo bihar eman behar da (11:00-13:00).