Sahararren eta ordiziarren arteko futbol partida solidarioa, larunbatean
Goierriko Sahararen Aldeko Lagunak elkarteak antolatuta, Euskal Herrian bizi diren sahararren eta ordiziarren arteko futbol partida solidarioa jokatuko da larunbatean Ordiziako Altamira estadioan. Arratsaldeko 17:00etan izango da ekitaldia eta bi euroko sarrera ordaindu beharko da, ekimenerako diru-laguntza gisa.
Antolatzaileek udaran garatuko dute kanpaina baten baitan kokatu dute ekimen hau. Hain zuzen ere, datorren asteartean iritsiko dira Goierrira uda pasatzera etorzten diren saharar haurrak. Gainera, uztailera begira Goierriko hainbat herritan ekitaldiak egingo ditzute afrikar herrialdea laguntzeko.