Simpson, Haddar eta Tudelak Ampo Ordizian jarraituko dute
Atzo sinatu zuten Corey Simpson eta Youssef Haddar hiru laurdenek eta Joan Tudela hirugarren lerroak datorren denboraldian Ampo Ordizian jarraitzeko kontratuta. Bestalde, Ignas Darkintis errugbilari lituaniarra taldez aldatu eta Coventry R.C. taldean arituko da datorren denboraldian.