Alex Aranburu ezkiotarrak Gipuzkoako itzuliko bigarren etapa irabazi du
Alex Aranburu ezkiotarrak irabazi zuen atzo Andoainen jokatu zen gazte mailako Gipuzkoako itzuliko bigarren etapa. Sailkapen nagusian hirugarren postuan dago, Cartonajes Limousin taldeko Mikel Matxinearengandik 17 segundora. Gaur, hirugarren eta azken etapa jokatuko dute Seguran. Txirrindulariak 16:00etan abiatuko dira eta 89 kilometroko ibilbidea osatuko dute. 18:15ak aldera iritsiko dira helmugara.