Suaren bueltan agurtu dute goierritarrek urteko gaurik motzena
Urteko egunik luzeena eta gaurik motzena. Udako solstizioaren hasiera. Hori guztia ospatzen da urtero San Joan bezperaren bueltan. Urtean zehar izandako gauza txarrak ahazteko eguna ere bada askorentzat; azterketak bukatu eta oporrak hartzeko garaia gaztetxoentzat. Denentzat ordea, ospakizun garaia. Bart gauean ere, Goierri osoan ospatu dute San Joan bezpera, suaren bueltan. Dantza eta txalaparta doinuekin lagunduta askok, antzezpenak eginez beste batzuk, eta ia denek, janariz eta edariz lagunduta.