Andramendi Ikastolakoek ikasturte amaierako festa ospatu dute
Beasaingo Andramendi Ikastolak ikasturte amaierako festa ospatu zuen larunbatean. 200 lagun inguru izan ziren gurasoek prestatutako paella eta postreak dastatzen. Bazkaloste alaia igaro zuten, Aitor Furundarenaren abestiei esker, denak kantuan jarriz. Haurrek txirula, txistu eta beste musika instrumentu batzuk ere jo zituzten ikasleek eta dantza ere egin zuten. Merkatu txikian ere trukean aritu ziren ikasle zein gurasoak.