Gurutze Fernandez: «Sariak, tituluak, hor daude, baina ni esperientziarekin gelditzen naiz»
Gurutze Fernandez (Urretxu, 1979) futbolariak Athleticen nesken lehenengo taldea uzteko erabakia hartu berri du, zazpi urte eta gero. Futbola uzteko unea iritsi zaiola uste du urretxuarrak, eta pozik dago hartutako erabakiarekin. Taldekideentzat eta klubarentzat esker oneko hitzak baino ez ditu, eta «oso oroitzapen onak» gordetzen dituela aitortu du.