
Beasaingo EHBildu alderdiak pasa den astean gertatutako lan istripuan hildako langilearen senide, lagun eta lankideei samina eta elkartsauna adierazi zieten atzo arratsaldean kontzentrazio bat eginez. Lan baldintza txarrek sortzen dituztela horrelakoak: “krisi ekonomikoaren ondorioz, segurtasun neurriak aplikatzeko orduan lasaitasuna nabari dela argi dago et askotan dauden lan erritmo intentrsiboen ondorioz eta azpikontratazioaren ondorioz suertatzen dira istripu hauek. Bizilagun honek, esaterako, azpikontratatutako enpresa batentzat lan egiten zuen”, azaldu zuen Koldo Agirre Beasaingo alkateak atzoko kontzentrazioan.
Horregatik, “lan munduan osasuna eta segurtasuna bermatzen duen eredua beharrezkoa” dela eta “prebentzioa, prestakuntza eta lan segurtasuna” eskatu diete enpresei, eta bide horretan lan egiteko konpromezua azaldu dute.