Lazkaon gaur hasiko dira atez ateko bilketa zehazten, bilera orokorrarekin
Lazkaoko hondakinen bilketa eredu berria finkatzeko prozesua gaur hasiko da, udalak eta Sasieta Mankomunitateak gidatuta. Aurkezpen modura, hasierako bilera orokorra egingo dute, 18:30ean, Areria antzokian. Bihar landa eremukoentzat (19:30) eta etzi merkatarientzat (15:00) eta hirugarren adinekoentzat (18:30) zuzenduta izango dira bilerak.