Mendia eta Garciaren taldea Pakistanen da, eta bihar abiatuko dira
Pedro Garcia eta Arkaitz Mendia mendizale goierritarren espedizioa Pakistanen da, Gasherbrum Ierako irteera prestatzen. Pasa den ostiralean iritsi ziren Islamabadera (Pakistan). Espedizioa egin ahal izateko baimen eta tramite guztiak egiten aritu dira Skardu herrian, eta materialak biltzen. Gaur Askole herrira abiatu dira, autoz joan daitezkeen azken herrira. Handik, bihar ekingo diote Baltoro glaziarrera iritsi aurreko trekkingari.
Goierriko Hitza
Goierri

Espedizioan bi goierritarrekin batera joan den Alfredo Garcia mendizale errioxarra, bere bidaia kontatzen ari da blog batean. Honako bideo hau ere zintzilikatu du Youtuben; bertan, taldeko kideak Jeep batean ageri dira, Skarduko kaleetan.
Bestalde, asteburuan Nanga Parbat mendian izandako hilketaren inguruan –11 mendizale hil dituzte tiroz kanpamendu batean zirela–, enbaxadarekin harremanetan daude mendizaleak; lasai eta oinarrizko kanpamendura azaltzeko gogoz daudela azaldu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.