Zinegotzi baten aurkako pintadak agertu dira Beasainen, eta udalak salatu egin du
Beasaingo Udalbatzako Aitor Aldasoro zinegotziaren (EAJ) aurka pintaketak agertu dira, asteburuan, Beasainen. Bista Alai etxeko aferaren harira, hainbat salaketa egin zaizkio pintaketa horietan. Beasaingo udal gobernuak pintaketak «onartezinak» direla esan du, ohar batean. «Pintaketa horietan Aldasororen errugabetasun eskubidea urratzen den neurrian, eta salatzen direnak frogatzeko dauden bitartean, bere aurka esaten direnak onartezinak direla iruditzen zaigu», dio Bilduren udal taldeak.
Salaketak egiteko «bitarteko horiekin» inondik ere ez duela bat egiten gaineratu du udal gobernuko taldeak. «Aldasororen edo beste inoren aurka» horrelakorik ez errepikatzea eskatu du.